XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ahal den neurrian aurrea hartu beharra dagoela ikustarazi zuen.

Horren ondorioz, martxoaren 8ko 34/1983 Dekretuaren bidez sortutako ihardun-antolakidetegiak ihardunean hasi ziren eta babes zibilerako politika bereziaren garapenari ekin zitzaion.

Lege honen xedea babes zibila sendotzea da.

Euskal Autonomi Elkartean larrialdietarako kudeaketa-sistema osotua eta bateragarria etengabe erabilgai egon dadin bermatzea da lege honen xedea eta asmoa.

Sistema hori egokia izango da babes zibileko larrialdietarako, hala nola hondamendietarako edo lazerietarako, eta baita larrialdi txikietarako ere, gizartea aztoratu ez arren eta oinarrizko zerbitzuek gainezka egin ez arren, pertsonen bizitza edo osotasuna arriskuan dagoelako arreta koordinatua eta eraginkorra behar duten larrialdietarako alegia.

Arauei dagokienez berritzailea da planteamendu hori, baina, bestalde, gure autonomi elkarteak historian zehar izan duen esperientzia sendotzen du, hondamendi-egoerak izanez gero eguneroko taldeko lanean trebatuak dauden zerbitzuek bat egiten laguntzen du eta hondamendien jatorriari berari erantzuten dio (istripu-egoera moztuz gero hondamendia ekidin daiteke):

bestalde, gero eta nabarmenagoa den segurtasun-eskaerari erantzuten dio.

Horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko herri-aginteek gertaera horiei antolatuta aurre egiteko bideak ezartzen dira lege honetan.

Elkarren artean lotuta dauden hiru ezaugarri arautzen ditu:

a) Euskal Herriko babes zibilaren antolamendu orokorra;

b) larrialdi txikietan erakundeek eta larrialdi horietarako arduradunek eman beharreko erantzuna eta iharduera eraginkorra bideratuko duten hatsapenak, eskuarteak eta prozedurak, (...)